The Daily Puppy

domingo, 25 de junio de 2017

Mitentxuren ametsa


Mirentxuren ametsa

2004. urtean Euskerazaleak alkartean 3. saria


Horretarako ikasketa bereziak behar zirala Mirentxuk baekian, bere herri txikitxoko ikastolan ikasitakoa O.H.O. baino, ez zala eta.
Urte haretan hartu eban bere lehenengo Jaunartzea eta egun hain garrantzitsuan, bihotz-beroaz, mixiolari izateko ahaleginak egingo ebazala hitz emon eutson Jesusi.
Urte berean ere garizumaroan, fedean sendotzeko, Afrikatik heldutako mixiolari bi etorri jakezan herrira.  Hizlari bikainak ziran eta Mirentxuk ago zabalik entzuten eban.  Pelikula batzuk bere ekarri ebezan, oso apalak baina unkigarriak ziran.  Ikusteak Mirentxuri bihotzean zirrara emon eutson.
Garizuma ostean Mirentxuk aitari: - Aita, badakit baserriko beharra ugari dala eta danon laguntza behar dozula  baina bost urte barru, nere arrebatxoak handiagotuko dira eta orduantxe nik, mixiolari izateko ikasketak egin gurago neukez -.
Poztasunaz hartu eban aitak Mirentxuk esanekoa, Jaungoikoari bihotz-beroaz sinisten eutson eta.
Handik aurrera neskearen ametsak ugari izaten ziran. Bera zuriz jantzita,- pelikuletan ikusitako moduan – Afrikako basotarren artean, umeak zaintzen, barazkiak zelan landu irakasten, euren bizimodua ikasten eta batez be, Jesusen bizitza azaltzen.
Egunak joan eta egunak etorri, Mirentxuren gurariak  gero ta sakonagoak ziran. Laster, ikastegira joango litzake, hau poza! Herriko abadeari ezkerrak, ikasketarako diru-laguntza lortu eban aitari ez leporatzeko.
Dana joateko prest egoanean Mirentxu, amaren arpegi larriaz ohartu zan. - Ez estutu ama! Ni poz-pozik nago, nire ordez Amaiaren laguntza daukazu, ondo esanekoa da eta hamaika urte betetzekotan bait dago -.
- Lasaitu zaitez laztana-, esan eutson gozokiro amak, etxeko lanetan jardun bitartean – zu urrun izatearen iluntasuna baino ez da -.  Begietan ostera
negar-gurea eutsi eban.
Bere alabarik nagusiena!  Beti hain ona, alaia eta gozoa… Horregaitik beharbada gazterik ikutu eban Jaungoikoak.  Zelan ezeztu?  Eurek alaba gehiago ebezan; Amaia, hamar urtekoa, bost urtetako Uxua eta… oraingoa?
Ama, haurdun-aldia dalakoan-eztalakoan ixilik egoan, inori esan barik baina goizeetako larritasun hori…nahiko adierazgarria zan.  Holako barriak pozgarriak izaten dira beti baina orain, Mirentxu, bere ametsa lortzeko ahalbidean egoanean  hain zuzen be…
Arin joan zan udea, ikastegira joateko eguna heldu zanean danok urduri ebiltzan, hortik hara, handik hona geldi ezinik.
-Mirentxu, badaroazu jantzi nahikorik? Zorroan sartu dozu nik egindako jertze lodia? Ondo berokitu laztana, Naparra-aldeko neguak oso gogorrak dirala eta!
-Bai ama, bai aita, lasaitu zaiteze mesedez! Ondino ez noa ez Siberiara ez Afrikara, hor ondora baino, laster, oporraldiak etorriko dira eta berriro hemen izango nozue, ez kezkatu ama!
Beste motatako kezka zan amarena, Haurdun-aldia egiztatzeko azterketak amantalaren sakelean gordeta eukazan eta bai, baiezkoak ziran baina ez hori bakarrik, bihotzarako frogak egitea gomendatzen, zeozer adierazgarria ikusi ebelako.
Horregaitik beharbada, Mirentxuren autobusa urrundu orduko, senarraren besoetan oraturik negar-zotinka hasi zan. Gizonak ezer ez ekian eta emazteak bere larritasunean dana azaldu eutsonean, oso kezkaturik egon arren, lasaitzen ahalegindu zan, etorteko egoana mutiko izango zala esanez. Emazteak senarrari ahopean gordetzeko eskatu eutson, Miren alde-aurrez ez kezkatzeko.
Froga guztiak amaitzean osagileak, gelditasun luzeak egin beharko ebazala esan eutson, baita ere, haurra izan ostean.  Halan ta guztiz bere, amak,ixilpean gordetzean ekin eban, Amaia eta Uxua, aitaren laguntaz etxeko beharretan arduratuko dirala esaten eta Jaungoikoari berea eskatzen.   Beste aldetik Mirewntxuren eskutitzak irakurtzean, poztasunaz eta indar berriaz betetzen zan.  Egitasmo ugari eukan beste mugeetara joango zalakoan.
Arin igaro ziran egunak eta gabonaldiko oporrak laster izango lirake.  Aita eta ama arduratsu ebiltzan.  Alaba txikiei engainatzea erreza egiten jaken baina hamazazpi urte egiteko neskeari, zelan engainatu?  Ama oso sabeldun ez egon arren, ogean egoteagaitik potoloago egoan eta.
Etxeratxeko eguna heldu jakon ikasleari.  Autobusean joiala bihotzean taupada harrigarriak sentitu ebazan.- Etxera itzulerak unkitu nau.- Pentsatu eban Mirentxuk.
Baegoan ikusmenean herriko geltokia eta hantxe egozan etxekoak zutik bere zain, hareik bai besarkadak, mosuak eta negarrak!  Etxetik kanpo hiru hilebete izan beharrean, hiru urte izan zirala irudian.
Etxerainoko bidean, ama, Mirentxuri josita joian, Amaia eta Uxua eskutik lotuta bide osoan abesten eta aita hitzik egin barik gurdia gidatzen joian.
Horrelan joiazala, Mirentxuri berriro bihotza taupadaka hasi jakon eta zeozer bitxirik susmoaz, etxera heldu orduko danok jesartzeko eskatu eta galdetu eutsen: - Zer jazo da hemen ni joan nazanetik? Ama, gorputzez loditsuago baina arpegi onik ez dauka, aiztatxoak harrigarrizko zentzudunak eta aita…ene aita maitea!  Gaixorik zagoz beharbada? ilun , argal eta kolorga ikusten zaitut, ezaidazue mesedez gertatu dan guztia.
Alaba txikiei kalera joateko eskatuzgero, gurasoak, alkar-begiratu eta hirurok jesarrita, honela adierazi eutsoen:
- Ez genduan zure ametsa suntsitu gura.- Esan eban aitak. Eta zehatz-mehatz amari jazotakoa azaldu eutson.
- Horixe izan da nire bihotzak bidetik esan gura izan deustana! -esan eban Mirentxuk begiak malkotan- Orain ulertzen dot dana. Benetan pentsatu dozue hain berekoia nazanik? Umetan Jaungoikoari, lagun-urkoaren aldeko lanerako biziko nintzakela hitz-emon neutson baina zeuek zarie gehien behar nozuela, hemen naukazue gogo bizirik danaz arduratzeko eta Jaungoikoak gura dauana izan daitela.
- Baina ikastegian ikasitakoa? - itandu eban amak samurki.
- Ikastegian bere -erantzun eban Mirentxuk ausarti- hirugarren munduaren aldeko lana, edozein tokitatik egin daitekela ikasi dogu eta aurrerantzean, lan horretan etxeko guztiok parte hartu daikegu.
Baietz esanaz, danak barre-algaran hasi ziran. Aitari zeruko ateak zabaldu jakozan, orain, Mirentxuren ardurapean, ama, erditze egunera egoerarik hoberenean helduko litzake eta goiko aitak gura izango baleu, luzaro alkarrik biziko lirake.
Hogeitabost urte geroago, Mirentxuk, baserriko atetik ohiuka:  Etorri hona seme-alabatxoak! Jon, osaba mixiolariaren barriak heldu jakuz, jesarri zaiteze sutondoan amama eta aititeren alboan nik irakurri daizuedazan.
Irakurri baino lehen, Jaungoikoari ezkerrak emon eutsozan bere ametsa, Jonek, berak zaindutako neba maiteak oparitu eutsolako.

sábado, 24 de junio de 2017

CICLO





Ciclo
10-3-2010

Sonríe desde el alto la montaña
mostrando la esmeralda de su traje
que el astro rey le regala.

Acunadas por las cálidas caricias
de una suave brisa matutina
dormitan en las copas de los pinos
avecillas, que agotadas de sus trinos
descansan, calentando su plumaje.

Prados tapizados con matices
de miles de flores generosas
nos muestran con orgullo su ropaje
empapando el aire con su aroma.

Ha merecido la espera
Los grises y negros han pasado
sonríe por fin la primavera.
Palmi Merino